Gure euskaltegian lan egin nahi duzu?

35 urtetik gorako elkartea gara. Gaur egun, 80 lagun inguruko lan-taldea osatzen dugu: hasi hamarkadatako esperientziadunetatik eta atzo goizean sartu berrietara. Lan ere askotariko eremuetan egiten dugu: euskaltegiko ohiko taldeetan, Gasteizko Udalaren guraso eta adinekoentzako taldeen euskalduntzean, administrazioen formakuntza eta trebakuntzan, enpresetan erabilera bultzatzen, etc.

Hiru zentro ditugu Gasteizen, eta hirurak erdigunetik gertu. Beraz, Gasteizen egiten dugu lan, batez ere.

Lan-baldintzak egokiak dira eta soldata duina: gaur egun, jardunaldi osoko lanarekin, 2.000 euro inguruko soldata gordina jasotzen dugu.

Hizkuntza-irakasle izateko glotodidaktika ikastaroak ere antolatzen ditugu.

Hautagaiek unibertsitate titulazioa behar dute (diploma, lizentziatura, gradua…) eta euskarazko C1 edo C2 agiria.

Edozein galdera edo eskaera baduzu, idatzi didaktika@ika.eus helbidera. Edo, testu honekin konbentzitu bazaitugu, bidali zure CVa zuzenean helbide horretara.