ZER DA EUSKARA BONUA?
Eusko Jaurlaritzak sortutako dirulaguntza-sistema berria da Euskara Bonua, euskara ikastea inoiz baino eskuragarriago eta errazago egingo duena.
120 € ordaindu eta 4 urtez ikasteko aukera eskainiko dizu.
EURO
URTE
ORDU GEHIENEZ
BONUAREN EZAUGARRIAK
Euskara Bonua euskara ikasteko erosten den ordu poltsa bat da. Pentsatuta dago A1 mailatik B1.1 mailara ikasteko, hau da, komunikatzeko behar den oinarrizko maila lortzeko.
Inoiz euskaltegi batean ibili ez bazara, 120 € ordaindu beharko dituzu. Taula honetan duzu hasiera mailaren arabera zenbat orduz eta zenbat urtez ikasi ahal izango duzun.
2026-2027 | 120 € | |||
2025-2026 ikasturtean euskaltegian ibili bazara, berriz, doan lortuko duzu Euskara Bonua. Taula honetan duzu hasiera mailaren arabera zenbat orduz eta zenbat urtez ikasi ahal izango duzun.
2026-2027 | 0 € | |||
FAQ (ohiko galderak)
2026-27 ikasturtean, B1.1 mailara artekoa da bonua. Dena den, aurreikusten da datorren urteetan maila gehiagotara ere iristea.
Euskaltegian ohiko matrikula egin, besterik ez. Webgune honetan bertan egin dezakezu edo gure bulegoetakoren batera etorri. Matrikula egiten duzunean, HABEren formularioa bete beharko duzu.
HABEk homologatutako edozein euskaltegitan; esaterako, Gasteizko IKAn. Bestelako akademietan, ez.
Lasai, egin matrikula zuri iruditzen zaizun mailan eta egingo dizugu mailaketa-proba bat zuretzako talderik egokiena topatzeko.
Ez du zertan. Matrikulatu zaren ikastaroaren orduak baino ez dituzu galduko. Lan- edota osasun-arrazoiak eraginda bada, eta justifikatzen baduzu, jaso dituzun orduak baino ez zaizkizu kenduko.
Ez, maila bera nahi adina aldiz errepika dezakezu, bonuak dakarren ordu-kopurua agortu arte edo epemuga iritsi arte. Behin bonua agortuz gero, beste bat eros dezakezu.
Gure euskaltegian mailaketa-proba bat egingo dizugu eta dagokizun mailan matrikulatuko zara, edo “reset” egin dezakezu! 2024-2025 ikasturtean edo lehenago ibili bazara, berdin dio zein mailatan utzi zenuen! Nahi baduzu, aukera aprobetxatu dezakezu: A1etik berriro has zaitezke, 120 € ordaindu eta 720 orduko poltsa OSOA erabili!
Ikasten jarrai dezakezu, noski, baina ikastaro horiek momentuz ez dira Euskara Bonuaren laguntzetan sartuko eta ohiko tarifa ordaindu beharko duzu. Dena den, horietarako ere badaude dirulaguntzak.
