Ohiko aurrez aurreko ikastaroak ez ezik, taldeka ematen direnak, IKA Gasteizen autoikaskuntza ikastaroak ere eskaintzen ditugu maila guztietan. B2tik C2ra bitartekoetan, ikastaro interaktiboak sortu ditugu gure material propioa oinarri, Moodle plataformaren bitartez.

A1etik B1era, gaur egun, ez dugu autoikaskuntza ikastarorik eskaintzen. Uste dugu garrantzitsua dela hastapenetan ikasleek aurrez aurreko ikas-prozesua bizitzea, oinarria ondo finkatzeko.

Ikastaro hauetan, ikaslea bakarka arituko da oso modu intuitibo eta dinamikoan, betiere tutore baten jarraipena izanik. Bakarkako orduak mintza-praktika saioz eta tutoretzaz osatzen dira.

Bi autoikaskuntza ikastaro mota dauzkagu:

  • Ikasturte osokoak 190 ordukoak dira, urritik ekainera
  • Hiru hilabetekoak 75 ordukoak dira, apiriletik ekainera.

Matrikulaldia ikastaroa hasi baino hilabete lehentxeago abiatu ohi da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gure bulegoekin.

Egin klik esteka honetan, eta izango duzu aukera gonbidatu gisa sartu eta gure aplikazioa probatzeko:

moodle.ika.eus