Gure lan-jardun nagusia helduen euskalduntzea da. Badira 30 urte baino gehiago horretan ari garela. Oinarri-oinarrizko ezaguerak hartzetik hasi, eta goi mailetan trebatzerainoko ikastaroak eskaintzen ditugu. Erritmoak ere askotarikoak ditugu: euskara lehenbailehen ikasi nahi duenari egunean 5 orduz aritzeko ikastaro trinkoak eskaintzen dizkiogu; erritmo lasaiagoan aritu nahi duenak, berriz, egunean 3 orduz, 2 orduz edo astean bizpahiru egunez ikasteko aukera izango du. Ikaslearen beharra zein, hartara moldatzen saiatzen gara.
IKAn metodologia komunikatiboa dugu oinarri. Zer da hori? Helburua komunikatzea izango da beti: euskaraz hitz egin, ulertu, idatzi eta irakurtzea. Horrek, noski, euskara ziurtagiriak lortzen ere lagunduko dio ikasleari. Eskolak emateko materiala guk geuk sortzen dugu: unitate didaktiko propioak erabiltzen ditugu. Horretarako, lantalde sendo bat aritzen da modu jarraituan guztiak gaurkotzen, eta, beharrezkoa denean, berriak sortzen.