UDAko ikastaroen informazio-orria

MATRIKULA NOLA EGIN

  • Online, gure webgunean: gasteiz.ika.eus
  • Euskaltegian. Matrikula-orria bete, eta ordaindu txartel bidez euskaltegian bertan edo transferentzia bidez. Transferentzia eginez gero, banku-agiria aurkeztu behar duzu.

DIRUA ITZULTZEKO EPEAK

  • Baja ikastaroa hasi baino lehen ematen baduzu, % 100 bueltatuko dizugu.
  • Behin ikastaroa hasita, ez dugu dirurik bueltatuko.

MAILAKETA-PROBA EGIN BEHAR DUZU

  • Euskaltegi batean inoiz matrikulatu ez bazara.
  • Euskaltegi batean urtebete baino gehiago matrikulatu gabe egon bazara.

Aurreko ikasturtean beste euskaltegiren batean matrikulatuta egon bazara baina gainditutako azken maila egiaztatzeko ziurtagiri ofizialik ekartzen ez baduzu.