Euskara eskolen xedea da ikasleak daukan euskara mailari bultzada bat ematea edo gutxieneko ulermen- eta adierazmen-maila eskuratzea, haren eginbeharretako funtzio komunikatibo batzuetan euskara erabiltzen urratsak ematen laguntzeko, eta guztiz egokitzen ditugu eskolak eta ikastaroak enpresaren edo erakundearen beharretara: syllabus-etik hasi eta eskoletako jardueretaraino. Hau da, nolako funtzioak, eginkizunak edo testu motak erabili behar diren lanean, halako jarduerak eta praktikak plantea ditzakegu eskoletan.
Saioak bakarkakoak edo taldekakoak izan daitezke, edo horien konbinazioren bat. Ez da beharrezkoa maila ber-berekoak izatea, eta mailak ez du zertan izan taldeak osatzeko irizpide bakarra. Edonola ere, ikaslea izango da ardatz eta arretagune nagusia. Hau da, nolako beharrak halako planteamenduak onartzen ditugu, eta guztietara moldatzen gara
2022-2023 IKASTURTEA | ||
---|---|---|
IKASTETXEAN BERTAN PRESENTZIAL B1, B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaroak | 120 eskola-orduko ikastaroa, astean 4 ordu, 2 orduko bi saio. -Ikastaroa gaindituta urria/azaroko deialdi itxira aurkezteko aukera izango du ikasleak. -Ikasle guztiek maiatza/ekaineko deialdi irekira aurkezteko aukera izango dute. | 165 eskola-orduko ikastaroa astean 5 ordu, 2,5 orduko bi saio. -Ikastaroa gaindituta maiatza/ekaineko deialdi itxira aurkezteko aukera izango du ikasleak. -Ikasle guztiek maiatza/ekaineko deialdi irekira aurkezteko aukera izango dute. |
PREZIOA: 400€ / 550€ |