16-18 urte bitartekoentzat eskaintza berezia

16 eta 18 urte bitartean badituzu, C1 mailako ikastaroa oso merke aterako zaizu.

Matrikula Gasteizko IKAren edozein euskaltegitan egin dezakezu eta honako baldintza hauek bete beharko dituzu:

– 2025ean matrikulatzeko: 2007, 2008 edo 2009 urteetan jaiotakoa izan behar duzu.

– 2026an matrikulatzeko: 2008, 2009 edo 2010 urteetan jaiotakoa izan behar duzu.

– C1 mailako ikastaro bat izan behar du.

-Matrikulatzera guraso edo tutore batek lagunduta etorri behar duzu, eta nortasun agiria ekarri.

Euskaltegian asistentzia-konpromisoa bete eta sinatu beharko duzu.

Institutuan edota lagunartean talde bat osatzen baduzue, jarri gurekin harremanetan

Kontsultatu hemen eskaintza