Urritik ekainerako ikastaroen informazio-orria

Matrikula egitean kontuan hartu beharrekoak

Behin matrikulazio-epea amaituta, jakinaraziko zaizu zer euskaltegitan izango den ikastaroa.

Euskaltegi batean inoiz ibili ez bazara edo matrikulatu gabe urtebetetik gora eman baduzu, mailaketa-proba egin behar duzu. Aurreko ikasturtean beste euskaltegi batean ibili bazara, ez duzu mailaketarik egin behar, baina gainditutako azken azpimaila ziurtatzen duen agiri ofiziala aurkeztu behar duzu.

Matrikularen prezioan, bi kontzeptu daude sartuta: matrikula-tasa (30 €) eta matrikula bera (gainerako guztia). Matrikulatzen diren guztiek ordaindu behar dute matrikula-tasa (*).

Txandaka ibili behar baduzu, bi ordutegi aukeratuko dituzu gehienez, eta bulegoan entregatu txandaka zergatik ibili behar duzun ziurtatzen duen agiri ofizialen bat.

Matrikula nola ordaindu

  • Online, gure webgunean: ika.eus
  • Euskaltegian. Matrikula-orria bete, eta ordaindu txartel bidez euskaltegian bertan edo transferentzia bidez. Transferentzia eginez gero, banku-agiria aurkeztu behar duzu.

Epeka ordainduz gero, kontu korrontearen zenbakia eman behar duzu, eta hortik helbideratuko zaizkizu hurrengo epeak.

Behin matrikula eginda kontuan hartu beharrekoak

Baja emateko, bulegoan jakinarazi beharko duzu, eta orri bat sinatu. Jakinarazten den eguna hartuko da baja-datatzat. Behin baja emanda, honako hauek izango dira matrikularen dirua itzultzeko epeak:

  • Baja matrikulazio-epearen barruan emanez gero, ordaindutako guztia berreskuratuko duzu.
  • Baja ikastaroa hasi eta 5 eskola-eguneko epean emanez gero, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, matrikula-tasa izan ezik.
  • Baja hasierako 5 eskola-egun horiek pasatu eta 2. epea helbideratzeko data baino lehen emanez gero:
    • Matrikula epe bakarrean ordaindu baduzu, 1. epearen eta matrikula osoaren arteko aldea itzuliko dizugu.
    • Matrikula epeka ordaintzea aukeratu baduzu, ez dizugu hurrengo epeei dagokien diru-kopururik helbideratuko.
  • Baja 2. epea kobratu den egunetik 3. epea helbideratzeko egunera bitartean emanez gero:
    • Matrikula epe bakarrean ordaindu baduzu, lehen bi epeen baturaren eta matrikula osoaren arteko aldea itzuliko dizugu.
    • Matrikula epeka ordaintzea aukeratu baduzu, ez dizugu 3. epeari dagokion diru-kopurua helbideratuko.
  • 3. epea helbideratzen denetik aurrera, ez da dirurik itzuliko.

Zuk eskatutako ordutegian talderik sortzen ez bada, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, matrikula-tasa barne.

Behin ikastaroa hasita ordutegia aldatu edo txandaka ibili behar baduzu, aldaketaren zergatia azaltzen duen agiri ofizial bat entregatu behar duzu bulegoan. Aldaketa onartuko da baldin eta eskatu nahi duzun taldean leku-arazorik ez badago.

Astean 10 edo 25 orduko ikastaroetako %20ko deskontua ikastaroa hasi aurretik baino ez da aplikatuko.

MATRIKULA EZ DA GAUZATUKO ORDAINAGIRIA EUSKALTEGIAN JASO ARTE

Oharra: (*) IVAPek, JUSTIZIAk, OSAKIDETZAk edo IRALEk matrikularen % 100 ordaintzen badizu, matrikula-tasa ordaindu beharko duzu (30 €), eta dagokion erakundearen matrikula-orria entregatu. Ikastaroa hasi eta hilabetera, tasa itzuliko dizugu.