Irailean, glotodidaktika-ikastaroa eskainiko dugu Gasteizko IKA euskaltegian. Astebetez, gure jardunaren oinarri teorikoa landuko dugu, eta beste astebetez euskaltegiko taldeetan praktikak egiteko aukera izango dute irakaslegaiek.
Alderdi teorikoan, besteak beste, IKAren eta HABEren curriculumak, hizkuntza-irakasleon funtsezko gaitasunak, irakaskuntzaren oinarriak, metodologia, talde-dinamika eta sareko baliabideak landuko dira. Praktikoan, berriz, gure irakasleen laguntzaz, talde errealetan ariko dira, hasieran saioak behatzen, gero jardueraren bat gidatzen, eta, azkenik, saio bat ematen.
Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoak: C1/C2 agiria eta unibertsitateko lizentziatura, hiru urteko diplomatura edo gradua.
Amaieran, ikastaroa egin izanaren ziurtagiria emango zaio ikasleari. Agiria jasoko badu, asistentziak %80koa izan behar du, gutxienez.
INFORMAZIO GEHIAGO:
Noiz: irailaren 9tik 20ra
Ordutegia: 08:30-14:00
Matrikula epea: irailaren 6 arte
Prezioa: 350 €
Kopuru mugatua
Informazioa eta matrikula egiteko: Aratz euskaltegia. Adriano VI.a, 18. 01008, Gasteiz
945154793 – didaktika@ika.eus
Astelehena 09 | Asteartea 10 | Asteazkena 11 | Osteguna 12 | Ostirala 13 |
---|---|---|---|---|
TXOKE ESKOLA IKASTAROAREN AURKEZPENA GASTEIZKO IKA | METODOLOGIA Oinarriak | IKAren ECPa eta HABEren HEOCa A1-A2 Helburuak Edukiak Materiala | IKAren ECPa eta HABEren HEOCa B2 Helburuak Edukiak Materiala | IKAren ECPa eta HABEren HEOCa C2 Helburuak Edukiak Materiala |
HIZKUNTZA- IRAKASLEON FUNTSEZKO GAITASUNAK | TALDE DINAMIKA | IKAren ECPa eta HABEren HEOCa B1 Helburuak Edukiak Materiala | IKAren ECPa eta HABEren HEOCa C1 Helburuak Edukiak Materiala | SAREKO BALIABIDEAK IKASGELA DIGITALA |
Astelehena 16 | Asteartea 17 | Asteazkena 18 | Osteguna 19 | Ostirala 20 |
---|---|---|---|---|
PRAKTIKAK Saio bat behatu Asteko saioak programatu | PRAKTIKAK Saio batean jardueraren bat gidatu Postprogramazioa eta prestaketa | PRAKTIKAK Saio batean jardueraren bat gidatu Postprogramazioa eta prestaketa | PRAKTIKAK 1. saioan lagundu, eta 2. saioa eman | PRAKTIKAK 1. saioa eman IKASTAROAREN BALORAZIOA |