Matrikula egitean kontuan hartu beharrekoak
Bulegoan esango zaizu zer euskaltegitan izango den ikastaroa. Euskaltegi batean inoiz ibili ez bazara edo matrikulatu gabe urtebetetik gora eman baduzu, mailaketa-proba egin behar duzu. Aurreko ikasturtean beste euskaltegi batean ibili bazara, ez duzu mailaketarik egin behar, baina gainditutako azken azpimaila ziurtatzen duen agiri ofiziala aurkeztu behar duzu. Matrikularen prezioan, bi kontzeptu daude sartuta: matrikula-tasa (30 €) eta matrikula bera (gainerako guztia). Matrikulatzen diren guztiek ordaindu behar dute matrikula-tasa (*). Txandaka ibili behar baduzu, bi ordutegi aukeratuko dituzu gehienez, eta bulegoan entregatu txandaka zergatik ibili behar duzun ziurtatzen duen agiri ofizialen bat. Matrikula nola ordaindu
Urriko ikastaroetan, dena batera edo epeka ordain daiteke. Epeka ordainduz gero, kontu korrentearen zenbakia eman behar duzu, eta aurrerago helbideratuko zaizkizu hurrengo epeak. Behin matrikula eginda kontuan hartu beharrekoak Baja emateko, bulegoan jakinarazi beharko duzu, eta orri bat sinatu. Jakinarazten den eguna hartuko da baja-datatzat. Behin baja emanda, honako hauek izango dira matrikularen dirua itzultzeko epeak:
Zuk eskatutako ordutegian talderik sortzen ez bada, ordaindutako guztia itzuliko dizugu, matrikula-tasa barne. Behin ikastaroa hasita ordutegia aldatu edo txandaka ibili behar baduzu, aldaketaren zergatia azaltzen duen agiri ofizial bat entregatu behar duzu bulegoan. Aldaketa onartuko da baldin eta eskatu nahi duzun taldean leku-arazorik ez badago. Oharra: (*) IVAPek, JUSTIZIAk, OSAKIDETZAk edo IRALEk matrikularen % 100 ordaintzen badizu, matrikula-tasa ordaindu beharko duzu (30 €), eta dagokion erakundetik jasoko duzun matrikula-orria bulegoan entregatu. Behin matrikulatuta, tasa itzuliko dizugu ikastaroa hasi eta hilabetera. |